Lege Oharra

Interneteko www.hipodromoetorbidea.com domeinua Urgolf SA (aurrerantzean ENPRESA) erakundearena da. Erakunde honen IFK A-78489283 IFK da eta helbidea Urnieta kalea 19, 20018 DONOSTIA (GIPUZKOA) da.
 
LEGEDIA
Oro har, ENPRESAren eta webguneko zerbitzuen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako lege eta jurisdikzioaren arabera arautuko dira.
 
ERABILERA ETA ERABILTZAILEEN SARRERA
Erabiltzaileak jakinaren gainean daude webgune hau bistaratzeak ez duela inolaz ere ENPRESArekin edo bere ezein delegaziorekin (izatekotan) merkataritza-harreman baten sorrera ondorioztatzen.
 
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgunearen eduki, diseinu grafiko eta kodeen jabetza intelektualari dagozkion eskubideak ENPRESArenak dira, eta beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, hedapena egitea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo webguneko edukiekin egin daitekeen bestelako jarduerarik burutzea, ezta iturria aipatuta ere, ez bada ENPRESAk idatziz hartarako baimena emanta.
 
WEBGUNEAREN EDUKIAK ETA ESTEKAK (LINKAK)
ENPRESAk eskubidea izango du webguneko informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko, eta baita erabiltzaile jakin batzuri bertara sartzea mugatu edo ez uzteko ere.
 
ENPRESAk ez du bere gain hartzen bere webgunean edo ENPRESAren jabetzakoak diren webguneetan dauden esteken bitartez hirugarrengoen webguneetan dagoen informazioaren inguruko erantzukizunik. ENPRESAren webguneetako esteken xedea informatiboa besterik ez da, eta ez dira iradokizun, gonbidapen edo gomendio moduan hartuko. Horregatik, Lege Ohar hau nahiz Pribatutasun Politika bera ENPRESAren webgunean soilik aplikatzekoak dira, eta ezin da bermatu webgune honetan dauden estekei esker bistaratzen diren besteen webguneetan baldintzok beteko direnik.